Bernabe Oiarzabal
Bernabe Oiarzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olaberria, 1912 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Beasain, 1982ko uztailaren 13a (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ignacio Zuloaga |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Bernabe Oiarzabal Olano (Olaberria, Gipuzkoa, 1912 – Beasain, Gipuzkoa, 1982ko uztailaren 13a) gipuzkoar margolaria izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dagoeneko desagertuta dagoen Olaberriako Olaetxea baserrian jaio zen[1]. Bere aitak, Arturo Maria Pascual Oiarzabal Landak (Azpeitia, 1876), elizak zaharberritzen eta margotzen lan egiten zuen denboraldi batez, ipar Euskal Herrikoa zen Pascal margolariaren aginduetara[2]. Aitak Olaberriako elizarako Amabirjinaren irudia ere margotu zuen. Pinturarekiko zaletasun handia zuen, eta baserrian batetik eta bestetik erositako koadro asko zituen[1].
Bernabe Oiarzabal sei urte zituela hasi zen margotzen bere kabuz. Lehen margolana 7 urte zituela egin zuen [3] eta lehen pintura lana 1929an saldu zuen 500 pezetatan[3]. Ondoren, Beasainen margotzen ikasten jarraitu zuen irakasle andaluziar batekin, eta aurrerago, Ignacio Zuloaga margolariarekin aritu zen 1941 eta 1942 urteetan[4]. 1941 urtean, Pablo Gargallo artistak ere proposatu zion bere Parisko estudion lan egitea, baina Oiarzabalek ez zuen gonbitea onartu.
1928 urtean, Donostian egin zen Artista berrien erakusketan bere koadro sorta bat egon zen ikusgai[5], eta 1943an San Telmo Museoan egin zen Euskal Artearen erakusketan parte hartu zuen[6].
Bodegoiak, ehiza margolanak eta erretratuak ere egin bazituen ere, pasaia-margolari gisa nabarmendu zen. Euskal Herriko pertsonaia ezagunekin zerikusia zuten paisaia ugari margotu zituen, hauen jaiotetxeak eta beraien bizitzan garrantzitsuak izan ziren lekuak[7].
Margolaria zen arren, ogibidez bankuko langilea izan zen. Azkoitiako Caja Ahorros Provincial aurrezki kutxako funtzionaria izan zen[8] eta Lasarten bizi zen.
Ezagutzen diren margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jabalí perseguido, 1928[5].
- Cascada de Yarza, Beasain, 1928[5].
- Inmediaciones de San Martin, Beasain, 1928[5].
- Puente de Animasagasti, Idiazabal, 1928.[5]
- Regata de Corta, Idiazabal, 1928[5].
- Bodegón, 1928[5].
- San Jerónimo, 1928.[5]
- Aguerre, Urnieta, 1931. Jose Maria Usandizagak Las Golondrinas sortu zuen baserria[9].
- El pueblo de Idiazabal, 1933.[10] [11] (1935 urtean, Artista Hasiberrien erakusketan erakutsi zuen.)
- Aidá, 1933[11].
- Mi hermanito en la cuna, 1933.[11]
- Ataun, 1938.[11]
- Ormaiztegui, 1938.[11]
- Iriarte, Olaberria,1941. (Margolan hau Ignacio Zuloagak erosi zuen)
- Rosas y cerezas, 1943[6].
- Jose Maria Usandizaga, erretratua, 1947.[12]
- Aritzeta, Usurbil, 1957. [13][14] (Bilintx zauritu zuten baserria).
- Cazador, 1963[15].
- Perurena Zarra, Joxemiel Barandiaranen jaiotetxea, Ataun, 1963.[16]
- El caserío Errecalde, Zirzurkil, 1963. Pedro Mari Otañoren jaiotetxea. [17]
- Pernando Amezketarraren jaiotetxea, 1964.[18]
- Campandegui, Juan Ignazio Iztuetaren jaiotetxea, Zaldibia, 1966. [3]
- Julian Gaiarreren jaiotetxea, Erronkari, 1966. [3]
- Francisco Goya margolariaren jaiotetxea, Fuentedetodos, 1966.[3]
- Gares, 1976.[19]
- Pernando Amezketarra herriko erretorearekin. [20]
- Lizarrate. [21]
- Jose Azarola pianojolearen erretratua. [1]
- Olaberria. [22]
- Pícaros fumadores.[8]
- Paisajes.[8]
- Flora y Mirasol. [8]
Sariak, omenaldiak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935 Ignacio Zuloagak, eskutitza bidali zion "El pueblo de Idiazabal" margolanagatik zorionak emateko. [23]
- 1946 urtean, Julio Beobide eskulturgileak Bernabe Oiarzabali egurrez egindako bustoa eskaini zion. [24]
- 1966 Lasarteko margolari txapelketan bigarren saria[25].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c La Voz de España: diario tradicionalista 1969/07/08. .
- ↑ Txantiloi:Esp Linazasoro, Iñaki. (1972). Vida vasca : industria, comercio, arte, literatura. , 100 - 101 or..
- ↑ a b c d e La Voz de España: diario tradicionalista 1967/12/23. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oyarzabal, Bernabé - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ a b c d e f g h Txantiloi:Esp Catálogo de la VIII exposición de de Artistas Nóveles Guipuzcoanos. Gipuzkoako Foru Aldundia, 5 or..
- ↑ a b «Exposición de Arte Vasco: aportación de Guipúzcoa - Museo San Telmo» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista - 1967/05/26. .
- ↑ a b c d El Diario vasco - 1948/02/18. .
- ↑ Txantiloi:Esp Pascual. (1931-07-16). La Voz de Guipuzcoa. , 5 or..
- ↑ «hemeroketa.eus - Euskal Prentsaren Lanak» www.hemeroketa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ a b c d e El Diario Vasco. , 4 or..
- ↑ El Diario vasco - 1947/12/31. .
- ↑ «Usurbilgo baserriak eta baserritarrak» baserriak.noaua.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista - 1967/01/21. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Foto 35038503.jpg - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Foto 35038601.jpg - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ Vida Vasca 1963/01/01. .
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista - 1964/08/04. .
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista 1976/12/23. .
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista 1979/12/23. .
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista 1978/12/23. .
- ↑ La Voz de España: diario tradicionalista 1973/06/06. .
- ↑ (Ingelesez) «Photo 58029702.jpg - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ Txantiloi:Esp La Voz de España: diario tradicionalista. , 8 or..
- ↑ Hoja oficial del lunes de la Provincia de Guipúzcoa - 1966/07/11. .