Asiriar genozidioa
Appearance
![](http://178.128.105.246/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/Assyrian_genocide_o2p.svg/350px-Assyrian_genocide_o2p.svg.png)
• Masakreak gauzatu ziren herriak.
• Iheslariak hartu zituzten herriak.
• Beste hiri handiak. Gehiengo asiriarra zuen eskualdea.
Asiriar genozidioa, Sayfo edo Seyfo (asirieraz: ܩܛܠܥܡܐ ܣܘܪܝܝܐ edo ܣܝܦܐ) ere deitua, Otomandar Inperioko asiriarak nahita eta sistematikoki suntsitzeko eragiketa izan zen, Lehen Mundu Gerraren garaian egindakoa. 1914-1920 bitartean, otomandar armadak deportatu eta sarraskitu zuen ipar Mesopotamiako (Tur Abdin, Hakkari, Van eta Siirt, gaur egungo Turkiako hego-ekialdean, eta Urmia, gaurko Irango ipar-mendebaldean) asiriar biztanleria. Genozidioan 500.000-750.000 asiriar hil ziren, gerra aurreko biztanleriaren hiru laurden[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Benvenuto, Jeff; Jacobs, Rachel; Lim, John. The Assyrian Genocide, 1914 to 1923 and 1933 up to the present. ncas.rutgers.edu (Noiz kontsultatua: 2017-01-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Assyrian genocide, combatgenocide.org