Edukira joan

Babiloniako emagaldua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Babiloniako emagaldua
Argitalpena
Ageri den obrak
EponimoaBabilonia eta prostituta
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Jardueraprostituta
Babiloniako emagaldua, Apokalipsiko Piztiaren gainean, Hortus deliciarumean.

Babiloniako emagaldua Bibliako Apokalipsia liburuan agertzen den emakume sinboliko baten izena da. Apo 17:5 bertsetean aipatzen da bere izena «Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarrikerien ama» dela. Deabruaren papera jokatzen du.

Apokalipsiko atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apokalipsian, 17. atalean aipatzen da, 1.tik 18. bertsetera[1]:

« 1 Zazpi ontziak zituzten zazpi aingeruetako batek etorri eta esan zidan: «Zatoz hona eta ur handien gainean eseria dagoen emagaldu handiarentzat erabakitako zigorra erakutsiko dizut; 2 berorrekin jardun zuten prostituzioan lurreko erregeek, eta lurreko bizilagunak berorren prostituzio-ardoz mozkortu ziren». 3 Espirituak hartu ninduen, eta aingeruak basamortura eraman; han emakume bat ikusi nuen piztia gorrimin baten gainean eseria; piztia Jainkoaren kontrako izen iraingarriz josia zegoen; zazpi buru zituen eta hamar adar. 4 Emakumea purpuraz eta gorriminez zegoen jantzia, eta urrez, harribitxiz eta perlaz apaindua; eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea; 5 bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: «Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarrikerien ama».

6 Emakumea Jainko-herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen. Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean. (...)

9 Buruargitasuna behar da hemen. Zazpi buruak, emakumea gainean eseria dagoen zazpi muinoak dira; zazpi errege ere esan nahi dute: 10 bost erori dira, bat oraingoa da eta bestea oraindik ez da etorri; baina etorritakoan gutxi iraungo du. 11 Bazen eta ez den piztia zortzigarren erregea da, nahiz eta era berean zazpi horietakoa izan; baina bere hondamendirantz doa. (...)

12 «Ikusi dituzun hamar adarrak, oraindik erregetza hartu ez duten hamar errege dira; piztiarekin batera hartuko dute errege-agintea, baina ordu baterako bakarrik. (...)

15 Beste hau ere esan zidan: «Emagaldua ur gainean eseria ikusi duzu; ur horiek herri, jendetza, nazio eta hizkuntzak dira. (...)

18 Ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da».

»


Emagaluda Apokalipsiko Piztiarekin lotuta dago erresuma gaizto berdinarekin. Emagalduaren erorketa apokaliptikoa zazpi buru eta hamar adar dituen piztiaren irudiaren eskuetan gertatuko dela iragartzen du. Eskatologia kristauaren barruan espekulazio asko dago, bai Emagalduak eta bai piztiak sinbolizatzen dutenari buruz, baita interpretazio garaikideen inplikazio posibleei buruz ere[2][3].

Caroline Vander Stichelek (2000) frogatu zuen Babiloniako emagalduaren narrazioak hiriburuen pertsonifikazioaren eredu beretako asko jarraitzen dituela, hala nola "prostituzioa/emagaldua" eta "adulterioa" egiten duten emakumeak, Bibliako liburu profetikoetan. Hiriburuok, gobernatzen dituzten estatuak ordezkatzen dituztelarik, sexualki aktiboak bihurtu dituzten bekatu asko egin dituztela uste da, eta, beraz, azkenean ezereztu egingo dira Yahweh jainko israeldarrak bidalitako zigor gogor eta duinen bidez[4].

Interpretazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Erromarekin[5][6] eta Jerusalemekin lotu da[7], bekatu asko egiten zituen hiriaren metafora gisa.

Erreforma protestantearen ondotik, Eliza Katolikoarekin lotu duten denominazioak ugari izan dira[8][9].

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Apo 17
  2. «Rome or Jerusalem? A Study of the Whore of Babylon in Revelation» www.philvaz.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  3. «Is the Catholic Church the Whore of Babylon?» Catholic Answers (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. «lectio difficilior - Just a Whore (Caroline Vander Stichele)» www.lectio.unibe.ch (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «Book Of Revelation | Apocalypse! FRONTLINE | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  6. (Ingelesez) McDarby, Nancy. (1997). The Collegeville Bible Handbook. Liturgical Press ISBN 978-0-8146-2376-3. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  7. Connelly, Douglas. (2009). Bible prophecy and end times. Guideposts ISBN 978-0-8249-4960-0. PMC 732957996. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  8. (Ingelesez) Commentary on Daniel and Revelation. Review and Herald Pub Assoc 2009 ISBN 978-0-8280-2380-1. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  9. «Recapturing My Religious Satirical Soul in Lutherland, Germany - Page 2» www.perceptivetravel.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]