Edukira joan

Baionatik Bilbora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baionatik Bilbora
Imanol Larzabalen eta Mixel Etxeberriren musika-lana
Egilea(k)Imanol Larzabal eta Mixel Etxeberri
Argitaratze-data1986
IzenburuaBaionatik Bilbora
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakKoldo Izagirre
Bestelako lanak
MusikagileaImanol Larzabal
Ewan MacColl

Baionatik Bilbora Imanol Larzabal musikariak 1986an sortutako abestia da, Mea kulparik ez albumean argitaratu zuen, Koldo Izagirreren hitzekin eta Elkar ekoiztetxearekin.[1][2]

Disko berean agertu ziren beste hamabi kanta, batzuk oso ezagun bihurtu ziren, Oroimeneko portua, Nire euskaltasuna edo Sehaska kanta, adibidez.[1]

  • Lehen bertsioa goian aipatu dena da.[1]
  • 2020an beste bertsio bat argitaratu zuen Michel Etcheverryk Gure lurra diskoan ageriko zena.[3]

Abestiaren hitzak Baionatik Bilbora doan Euskal Herriaz eta itsasoaz ari dira.[1][4]

Hitzak (Koldo Izagirre)

Badu nora heldu,
ez du zeri heldu,
itsaso hutsa da
nire herria.

Baionatik Bilbora

itsaso errea,
putzu honek
ez du itoko
gure haserrea.

Baionatik Bilbora
itsaso petrala,
aspaldi esan zidaten
besterik ez zala.

Baionatik Bilbora
itsaso pobrea,
non du aurkitu behar
Euskadik hobea.

Baionatik Bilbora
itsaso aingura,
nadila zure albora
oraindik ingura.

Baionatik Bilbora
itsaso zakarra,
baldin baneki nora
kamino bakarra.

Baionatik Bilbora
itsaso euskara,
umorea badaukagu ta
galduak ez gara.

Baionatik Bilbora
itsaso nafarra,
datorkigula burutik behera
amets honen afarra.

Baionatik Bilbora
hartzen du ekaitzak,
arrokak ongi dakizki
txaluparen gaitzak.

Baionatik Bilbora
itsaso gorria,
Baionatik Bilbora
gure memoria.

Bilbotik Baionara
aluba itsasoa,
igeri ez dakiena
hondoraino doa.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Baionatik Bilbora» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. «Baionatik Bilbora» www.kantuan.eus (Kantuan.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  3. Etcheverry, Mitchel. (2020). «Gure lurra» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  4. Gabi de la Maza. Baionatik Bilbora (Imanol Larzabal). Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]