Edukira joan

Beldar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dryas julia beldarra
Proleg Papilio machaon
1. Buru hazia, 2. Toraxa, 3. Abdomena, 4. Segmentua, 5. Sabel ondoko korneoa (sphragis), 6. Hanka faltsuak, 7. Estigmak (Espirakuloak), 8. Hanka torazikoak edo benetakoak, 9. Barailak

Beldarra lepidopteroen ordenako intsektuen larba da.

Zizarearen tankerako gorputz luzexka dute, segmentutan zatitua. Ahoan pieza murtxikatzaileak dituzte. Abdomeneko eraztun gehienetatik hankak irteten zaizkie, eraztun bakoitzetik bi. Hosto-kimuak eta fruituak jaten dituzte. Gorputz biguna izaten dute, eta, maiz, kolore bizikoak dira, toxikoak edo gustu txarrekoak direla adierazteko. Ez dute ikusmen ona, eta gainerako zentzumenak ere ez dira oso eraginkorrak. Begi sinpleak dituzte, eta ez konposatuak helduek bezala. Antenak erabiltzen dituzte janaria bilatzeko.

Lepidopteroaren ondoz ondoko lau garapen-etapetan (arrautza, beldarra, krisalida, tximeleta), beldarra da bi etapa mugikorretako bat, eta animaliaren hazkundearen zatirik handiena bermatzen duena. Ugaltze-funtzioa tximeletari dagokio. Beldarraren garapenak hainbat muda behar ditu. Azken mudak muda ninfala izena du, eta ninfa-fasera igarotzea markatzen du. krisalida deitzen zaio lepidopteroetan.

Beraz, ninfal estadioa ninfan dagoen larba baten mudarekin hasten da (muda ninfala), eta ninfaren mudarekin amaitzen da, imago batean (muda imaginala).[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko Odonatuen identifikaziorako gakoa. 2. edizio handitu eta zuzendua, Iñaki Mezquita, Aranzadi Zientzia Elkartea.
    Imagoa (Intsektu heldua, metamorfosiaren azken fasea), larba-fasea bukatzean azken mudatik (muda imaginala) kanpora atera

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]