Edukira joan

Histoire d'O

Wikipedia, Entziklopedia askea
Historie d'O
O-k eramaten zuen lepoko uztaiaren imitazioa.
Datuak
IdazleaAnne Desclos Aury (1954)
Argitaratze-data1954
GeneroaEleberri erotikoa
Jatorrizko izenburuaHistorie d'O
ArgitaletxeaJean-Jacques Pauvert (en) Itzuli
Herrialdea Frantzia

Historie d'O (euskaraz, O-ren historia) 1954an Pauline Réage izengoitiaz frantsesez argitaratutako eleberri erotikoa da. Pauline Réageren benetako izen literarioa Dominique Aury zen, jaiotzez Anne Desclos. Hitzaurrea Jean Paulhanek idatzi zuen. Auryk ez zuen argitaratzeko asmoz idatzi, bere amoranteari, Jean Paulhan, desafio egiteko baizik.[1] Urte haietan eleberri eskandalagarria gertatu zen eta herri askotan, esaterako Espainian, ezin izan zen argitaratu. Frantzian bertan zenbait sektore debekatzea saiatu ziren. Egilearen benetako izena argitaratu eta 40 urte igaro arte ez zen ezagutzera eman.

Historie d'O eleberriak maitasun sadomasokista baten historia narratzen du. Protagonista, Pariseko modetako argazkilaria, maiteminduta, harreman auto-txikitzaile batera eramana da. Amorantearen bidez sadomasokismoaz oinarritutako elkarte ezkutu batean sartua da. Behin elkartean iniziazio prozesua ezagutuko du eta haren bitartean erabateko mendekokeria onartuko du. Ondorioz, mota guztietako sexu-praktikak jasan egingo ditu: zigorrak, sarketak, jipoiak..., erabateko sexu-esklabu izan arte.

1975an, Historie d'O izenburupean, Just Jaeckin zuzendari frantsesak zinemara eraman zuen, Corinne Clery aktorea paper nagusian.

Guido Crepax marrazkilari italiarrak eleberria komikietara eraman zuen. Lana bi liburukietan argitaratu zuen: lehendabizikoa 1975an eta bigarrena 1984an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]