Indiar otso
Indiar otso | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus pallipes (Sykes, 1831)
|
Indiar otsoa (Canis lupus pallipes) otsoaren (Canis lupus) azpiespezie bat da; azpiespezietzat sailkatu zen 1931. urtean, William Henry Sykesen eskutik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europar eta Ipar Amerikako otsoak baino txikiagoa da, 25-31,5 kilo inguru pisatzen du.
- Belarri handiak ditu gorputzaren beroa barreiatu ahal izateko, basamortuetan bizi diren animalien ezaugarri komuna.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaztun eta hegazti txikiez elikatzen da, esaterako: arratoiak, katagorriak, mangostak, eperrak etab.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsoen taldeko bikote alfa edo menderatzailea da ugaltzen dena , ugalketa neguan ematen da. Eme menderatzaileak edo alfak 3-5 kume artean erditzen ditu, ta hauek 6 hilabetetan heldutasun sexuala lortzen dute.
Habitat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basamortuetako lur elkorretan zein baso hostotsuetan bizi daiteke.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israeleko iparraldetik, Saudi Arabia, Afganistan, Turkia, Pakistan eta Iranetik zehar hedatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) IUCN: Galzorian diren espezieen zerrenda gorria.