Larragoiti jauregia
Larragoiti jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zamudio |
Koordenatuak | 43°16′33″N 2°51′17″W / 43.27586°N 2.85483°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Larragoiti jauregia Zamudion (Bizkaia) kokaturiko eraikina da. XVII. mendekoa da; XXI. mendearen hasieran zaharberritua izan da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon bizi zen baina Zamudion hainbat jabetza zeuzkan Larragoiti familiaren landetxe gisa eraikia izan zen[1]. Aurrealdean familiaren armarria agertzen da, euskaraz idatzitako esaldi batekin: Larragoiti, principala, au da Vizcaian dana.
1967. urtean garai hartan Espainiako ministroa zen Jose Maria Areiltzak eraikina erosi zuen. Hamar urte geroago eraikina harriz harri lekualdatu nahi izan zuen baina herri presioak galarazi zuen. Geroztik abandonaturik geratu zen.[2].
2003an Zamudioko Udalak zaharberritze obrak hasteko baimena eman zuen. Horren ondorioz, 2006. urtean Larragoiti jauregia enpresa mintegi bezala bezala inauguratu zen[3].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina tipologia barrokokoa da. Harlandua erabili zen eraikitzeko. Oinplano laukidunekoa da, eta lau isurialdeko estalkia dauka[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zamudio: Edificios de interes(Gaztelaniaz)
- ↑ Palacio de Larragoiti[Betiko hautsitako esteka](Gaztelaniaz)
- ↑ Inaugurazioaren inguruko albistea(Gaztelaniaz)
- ↑ PLAN ESTRATÉGICO DE DESARROLLO TURÍSTICO FASE I: 2013-2015 Mancomunidad del Txorierri y Municipio de Erandio, 43. orrialdea(Gaztelaniaz)