Edukira joan

NGC 253

Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 253
Behaketa
Distantzia Lurretik3,7 Mpc
Itxurazko magnitudea (V)7,3, 8,03, 6,94, 8,1, 4,814, 4,088 eta 3,772
AurkitzaileaCaroline Lucretia Herschel
Aurkikuntza-data1783ko irailaren 23a
Gorriranzko lerrakuntza0,000814 eta 0,001
Galaxia-motaSc eta SAB(s)c
KonstelazioaSculptor
Abiadura erradiala242 km/s
Igoera zuzena11,8880583 °
Deklinazioa−25,2888 °
Izendapenak

NGC 253 edo Sculptor galaxia galaxia espiral bat da, Sculptor konstelazioan[1]. Caroline Lucretia Herschelek aurkitu zuen 1783ko irailaren 23an[2], kometak bilatzen ari zela. Starburst motako galaxia da, hau da, bertan izarren sorrera handia gertatzen ari da.

Caroline Herschelek aurkitu eta mende erdira, John Herschelek berriro ikusi zuen bere 18 hazbeteko teleskopioarekin Esperantza Oneko lurmuturran. Lau izar identifikatu zituen bertan, baina objektutik kanpo zeudela idatzi zuen. Prismatiko batzuekin ikus daitekeen galaxietako bat da, Beta Cetiren ondoan. Andromedako Galaxiaren ostean ikusteko errazen den galaxia dela esan ohi da[3][4].

Scultor Taldearen erdian dagoen galaxia da, Esne Bidetik gertuen dagoen galaxia taldeetako bat. Taldeko galaxiarik distiratsuena da, eta guregandik gertuen dagoen distira intrintseko handiena duenetako bat da. NGC 247, PGC 2881, PGC 2933, Sculptor-dE1 eta UGCA 15 dira grabitazioaren bidez lotuta dauden taldeko galaxiak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «NGC 253» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
  2. «New General Catalog (NGC) 253» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  3. Burnham, Robert. (1978). Burnham's celestial handbook : an observer's guide to the Universe beyond the solar system, volume 3 : pavo-vulpecula. New York : Dover Publications ISBN 978-0-486-23567-7. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  4. Kepple, George Robert; Sanner, Glen W.. (1998). The night sky observers guide. Willmann-Bell ISBN 978-0-943396-58-3. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]