Nahia Idoiaga
Nahia Idoiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta psikologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza (2012 - 2015) Euskal Herriko Unibertsitatea (2014 - Euskal Herriko Unibertsitatea (2016ko irailaren 1a - |
Nahia Idoiaga Mondragon (Bilbo, Bizkaia, 1985) psikologoa da.[1][2][3] Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea. Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian doktorea (2016), nazioarteko aipamenarekin.[4][5]
Ikerketa arloan, KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz, inklusio sozio-hezitzaileari, hezkuntzari, feminismoari eta osasunari buruzko ikerketak egin ditu, bai eta horiei buruzko artikulu zientifikoak publikatu ere, eragineko aldizkarietan. Gainera, egoera kalteberan dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europa eremukoak.[4][5]
Irakaskuntzari dagokionez, Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean irakasle da 2016tik; irakasle atxikia da 2017tik; eta agregatu akreditazioa du 2018tik. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera, EHUko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde, Haur Hezkuntza graduko Koordinatzailea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta berdintasun eta kalitate batzordeetako partaide ere.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iraola, Arantxa. (2020-03-06). ««Zer dakarren sentsazionalismoak? Beldurra eta haserrea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ Momoitio, Andrea. (2020-03-26). «Nahia Idoiaga: "Konfinatuta geratu behar badugu, babesa emango digun politika soziala behar dugu"» Argia / Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Nahia Idoiaga: "Euskaraz plazaratutako ikerkuntza orokorrean oso gutxi baloratua dago, militantzia ekintza bat da oraindik"» Unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ a b c «Haur Hezkuntzako Gradua: Irakasleak» EHU.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ a b c «Nahia Idoiaga Mondragon» KideON ikerketa taldea (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
- Galarraga Aiestaran, Ana. «Nahia Idoiaga Mondragon, Psikologiako doktorea: “Pandemiaren kudeaketan, buru-osasuna ez dira kontuan hartzen ari”» Elhuyar Zientzia eta Teknologia 2020-03-31.
- Nahia Idoiagari elkarrizketa "Haurrei ezin zaie eskatu ezin dituzten neurriak hartzeko"Berria 2020-08-31