Pardarri
Itxura
Pardarri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.393 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′59″N 2°03′22″W / 42.9998459°N 2.0559917°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Larraitz/Guardetxe/Amezketa |
Mendikat | Mendikat |
Pardarri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerro honetako garaienetako bat. Hegoalden, Putreaizko Punta izeneko aurretontor bat du.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenagako babeslekuetatik, Ontzanburu menditik banatzen duen lepora iritsiz hel daiteke Pardarriren tontorrera. Hala ere, ohikoena, Lizaso izeneko lepoan kokatzea da, Pardarri Ganbo menditik banatzen duena. Lepo honetara Guardetxetik hel daiteke, baita Larraitzetik, Alotzako larreen bidez eta Amezketatik, Aritzagako labarretik ere.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |