Reshma Shetty
Reshma Shetty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1977ko azaroaren 2a (46 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Deep Katdare (2011 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | James Madison University (en) Kentuckyko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea |
|
Reshma Shetty (Manchester, 1977ko azaroaren 2a) Ingalaterran jaiotako aktorea da, ibilbide artistikoa Estatu Batuetan egin duena. Royal Pains telesailean Divya Katdare-en papera betetzeagatik da ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manchesterren jaio zen indiar jatorriko familia hindu batean. 15 urte zituela Estatu Batuetara joan zen eta Richmonden (Virginia) hazi zen[1]. Ahots lehiaketatan arrakasta handia izan zuen eta opera ikasketetan graduatu zen[2]. Kentuckyko Unibertsitatean musika masterra egin zuen eta Cincinnatiko Musika Kontserbatorioan artista diploma eskuratu zuen 2005ean.
2006an Bombay Dreams musikalean emakumezko protagonista izan zen[3] eta Rafta, Rafta... musikalean ere hartu zuen parte. 2009an Royal Pains telesailean Divya Katdare-ren rola betetzen hasi zen eta 2016 artean jarraitu zuen[4]. Ondoren beste telesail batzuetako protagonista izan da, baina ez du halako arrakastarik izan berriz.
Indian Dove markaren ezpainetako barra hidratatzailearen iragarkietako aurpegi ezaguna da.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New Yorken bizi da, Royal Pains bertan grabatzen baita. Bombay Dreams musikalean ezagutu zuen Deep Katdarerekin ezkondu zen 2011ko martxoaren 19an. 2015ean Ariya Eliana jaio zen[5].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Pertsonaia |
---|---|---|
2007 | Steam | Niala |
2010 | Hated | Arianna |
2012 | Delivering the Goods | Sarah |
2012 | Allegiance | Leela |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | 30 Rock | Erditze laguntzailea | Atal bakarra |
2009–2016 | Royal Pains | Divya Katdare | Protagonista, 104 atal. |
2011 | The Wendy Williams Show | Bere burua | |
2011 | Fashion in Television | Bere burua | |
2012 | CSI Miami | Jane Caldicott | Atal bakarra |
2015 | Odd Mom Out | Rima | Bi atal |
2016–2017 | Pure Genius | Dr. Talaikha Channarayapatra | Protagonista |
2017–2019 | OK K.O.! Let's Be Heroes | Elodie (ahotsa) | |
2017-2018, 2020 | Blindspot | Megan Butani | |
2018-2019 | She-Ra and the Princesses of Power | Angella erregina (ahotsa) | Protagonista 1-3. denboraldiak Gonbidatua 4. denboraldia |
2019 | Madam Secretary | Dr. Nimmi Bahri | Atal bakarra |
2019 | Instinct | Maya Bhdauri | 3 atal, 2. denboraldian |
Musikalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Pertsonaia |
---|---|---|
2006 | Bombay Dreams | Priya |
2007 | Rafta, Rafta... | Vina Patel |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Reshma Shetty's Bollywood musical adventure» web.archive.org 2009-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ «Desis On Cable: Reshma Shetty and Danny Pudi - India Currents» web.archive.org 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Hooray for Bollywood in 'Bombay Dreams'» Daily Pilot 2006-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Stephanie S. Lee. (2014). How an Opera Background Led Actress Reshma Shetty to Royal Pains - Mochi Magazine. (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) December 02, peoplestaff225 Updated; Am, 2020 11:29. «Reshma Shetty Welcomes Daughter Ariya Eliana» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reshma Shetty |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)