Sarah Mather
Sarah Mather | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1796 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Brooklyn |
Heriotza | 1868ko ekainaren 21a (71/72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea |
Sarah Mather (Brooklyn, New York 1796 – 1868ko ekainaren 21a) estatubatuar asmatzaile handia izan zen, urpeko lehen teleskopioa asmatu eta patentatu zuena, periskopioaren aurrekoa.[1]
Urpeko teleskopioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1845eko apirilak 16an erregistratutako patentearen arabera, urpeko teleskopioa, mutur batean lanpara bat zuen hodi bat eta mutur bati lotutako prisma optiko edo ispilu batzuk ziren, urperatzean, zenbait objektu argiztatzeko.[2]Teleskopioa izanik objektu horiek gainazaletik aztertzeko aukera ematen zuten.[3]
Asmakizunaren aplikazio posibleen artean, Matherrek esan zuen itsasontzien kroskoak urpekaririk gabe aztertzeko, arrantza-bankuen kokapena edo ur azpiko objektuak aztertu zein aurkitzeko, arrantzarako edota kanaletarako hondoak lehertzeko erabil zitekeela.[4]
1864an bigarren patentea erregistratu zuen, lehen prototipoarekiko hobekuntzekin: lehenik, argiztapen sistemaren aldaketa batek, lanpara, presio subazuatiko indartsuen ondorioz itzaltzea aurreikusten zuen, eta, bestetik, ispilu bikoitzen joko batek, ikusmen zabalagoa ahalbidetzen zuen, lanpara edo teleskopioa mugitu behar izan gabe.[5]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mather ezkonduta egon zen eta gutxienez alaba bat zuen, Zientziaren Emakumeen Hiztegi Biografikoaren arabera.
Aitorpen zientifikoa eman zioten lana garatu zuen Estatu Batuetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sarah Mather, lo oculto a la vista» Va de barcos 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ Sarah Mather, la desconocida inventora del periscopio. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ «¿Sabes que el periscopio de los submarinos lo inventó una mujer?» La Voz de Galicia 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ «Sarah Mather la mujer que revolucionó la navegación» KienyKe (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ «Sarah Mather inventora olvidada» Veronese 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarah Mather asmatzailearen bizitza YouTube Podcast Lila 43