Sebastian Salaberria
Itxura
Sebastian Salaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1915eko abenduaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 2003ko abuztuaren 16a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sebastian Salaberria Iartzabal (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko abenduaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 2003ko abuztuaren 16a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzungo Elbitxuri baserrian jaioa, Gerra Zibilean ibili zen.[3]. Altxatuen armadan erroldaturik, gerran jaso zituen tiroen ondorioz ezker oina moztu behar izan zioten eta beste hankan zauri latzak izan zituen. Gero, Donostiako ur-andelean lan egin zuen.[4] Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neronek tirako nizkin (1964, Auspoa)
- Sagardotegiak (1997, Sendoa)
Bertsoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nere soroko emaitzak (1984, Auspoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sebastian Salaberria literaturaren zubitegian
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Sebastián Salaberria. .
- ↑ Zabala, Juan Luis. (2015-12-24). «Bertsoak idaztetik eleberrigintzara» Berria.
- ↑ «Sebastián Salaberria Yarzabal nace el 26 de diciembre de 1915 en Oiartzun» Euskonews (466) 2008/12/19 - 2009/01/02.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.