Edukira joan

Trisakarido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maltotriosa izeneko trisakaridoa hiru α-D-glukosa molekulaz osaturik dago.

Trisakarido (grezieratik tri, "hiru" eta sacchar, "azukre") hiru monosakaridoz osaturiko karbono hidratoak dira. Oligosakaridoen taldean daude.

Monosakaridoak lotura glukosidiko bidez elkartzen dira. Monosakaridoen antzera azukretzeko gaitasuna dute eta uretan disolbatzen dira.

  • Maltotriosa: hiru α-D-glukosa elkartzen dira.
  • Melezitosa: bi α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.
  • Rafinosa: α-D-galaktosa, α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]